Sumendi-errautsa edo hauts bolkanikoa sumendien erupzioetan jaurtitako hautsa edo partikulak dira. Airean esekita luzaro iraun dezake, eta haizeek lurbirako beste aldeetara garraia dezakete.[1] Oso material mehea da, 2 mm-ko diametro baino gutxiagokoa.[2]