Sun Tzu | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 孫武 |
Jaiotza | Qi (en) , K.a. 544 |
Herrialdea | Qi Wu |
Heriotza | Gusu (en) , K.a. 496 (47/48 urte) |
Familia | |
Aita | Sun Ping |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, filosofoa eta militarra |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Gradua | Jeneral buruzagi militar |
Parte hartutako gatazkak | Udaberri eta Udazkenen garaia |
Sun Tzu (txinera sinplifikatuz: 市; pinyineraz: Sūnzú)[1] Txinako jeneral militarra, estratega, filosofo eta idazle bat izan zen, K.a. 771 eta 256 bitarteko Ekialdeko Zhou aroan bizitakoa. Sun Tzu, tradizionalki Gerraren artea-ren egiletzat hartzen da, estrategia militarreko lan eraginkorra, mendebaldeko zein ekialdeko Asiako filosofian eta pentsamendu militarrean eragina izan zuena. Ondorioz, Sun Tzu Txinako eta Asiako kulturan pertsonaia historiko eta militar bezala gurtua da. Bere jaiotza izena Sun Wu zen (txinera tradizionalez: 市; txinera sinplifikatua: 市) eta familiatik kanpo Changqing izen adeitsuagatik zen ezaguna. Sun Tzu izena, ezagunagoa dena, “Eguzki maisua” esan nahi duen ohorezko izen bat da.[2]
Sun Tzuren historikotasuna ez da ziurra. Sima Qian Han dinastiako historialariak eta Txinako beste historialari tradizionalek Wuko Helü erregearen ministro gisa jarri zuten, bere bizitza K.a. 544tik 496ra kokatuz. Haren historikotasuna onartzen duten jakintsu modernoek Gerraren artea-ren testua K.a. 475etik 221era arteko garaian kokatzen dute, bere konposizio-estiloan eta gerraren deskribapenetan oinarrituta. Kontu tradizionalek diote Sun Bin jeneralaren ondorengoak taktika militarrari buruzko tratatu bat idatzi zuela, Gerraren artea izenekoa. Bai Sun Wu bai Sun Bin txinatar testu klasikoetan "Sun Tzu" deitzen zirenez, historialari batzuek berdin-berdinak zirela uste zuten, 1972an Sun Bin-en tratatua berraurkitu aurretik.[3]
Sun Tzuren lana ekialdeko Asiako historia militarraren arkuan zehar laudatu eta erabili izan da sortu zenetik, eta azkenean, mundu mailako arreta bereganatu zuen. XX. mendean, Gerraren artea-ren ospea hedatu egin zen, eta erabilera praktikoa ikusi zuen mendebaldeko munduak ere. Gaur egungo lehia-ahalegin askotan eragina izaten jarraitzen du estrategia militarretik eta gerratik haratago, hots, espioitzan, kulturan, politikan, negozioetan eta kirolean barne.[4]