Super Bowl | |
---|---|
Vince Lombardi Trofeoaren logoa. | |
Kirola | Amerikar futbola |
Liga | NFL |
Sorrera | 1967ko urtarrilaren 15a |
Herrialdea | AEB Kanada |
Garaikurra | Vince Lombardi Trofeoa |
Webgunea | Super Bowl |
Super Bowl AEBetako amerikar futbol profesionaleko liga den NFLko txapelketako azken partiduari ematen zaion izena da. Super Bowlaren telebista bidezko igorpena, urte osoan audientzia gehien izaten duen ekitaldia da. Talde irabazleari Vince Lombardi Trofeoa eman ohi zaio eta talde irabazlearen jokalari bakoitzari Super Bowl irabazleen eraztun bana, azken hau AEBetan kirolarien, amerikar futbol zaleen eta bildumazaleen artean oso objektu preziatua da.
Super Bowla (Super Bowl Sunday edo Super Sunday baita ere), otsaileko lehen igandean egiten da eta AEBetako kirol ekitaldirik garrantzitsuena da, baita mundu osoko garrantzitsuenetako bat ere.
Ekitaldi handiaren datu batzuk:
1967tik, Super Bowl finala, NFL eta AFLko garaileen artean ospatzen da, IV. Super Bowletik aldatu dena, NFLak bere arerio zaharra xurgatu zuenean.
Txapelketako lehen jokoa Los Angeles Memorial Coliseumean jokatu zen, 1967ko urtarrilean, NFLko garaileak izan ziren Green Bay Packers eta AFLko garaileak izan ziren Kansas City Chiefs taldeen artean. Urte horretan, Packers taldea atera zen irabazle, Garai hartan "First World Championship Game AFL vs NFL" deitzen zen. Jokalaririk baliotsuena, lehen Super Bowl horretan, Green Bay Packerseko mariskala izan zen, Bart Starr.