Sus (generoa) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Suidae |
Subfamilia | Suinae |
Generoa | Sus Linnaeus, 1758
|
Espezieak | |
Ikusi testua
|
Sus Suidae familiako ugaztunen genero bat da, jatorriz Eurasiakoa, eta etxeko zerriak eta basurdeak hartzen ditu. Generoa Suinae azpifamiliakoa da, suidoen familiaren barruan, beste talde batzuekin batera, hala nola afrikar fakokeroekin. Ahaide urrunak Tayassuidae familiako amerikar pekariak daude.
Gaur egun genero honetako 1.000 milioi ale inguru bizi dira. Etxeko zerria munduan populaziorik handiena duen ugaztunetako bat da. Txerriak omniboroak dira eta elikagai ugari kontsumi ditzakete[1]. Txerriak biologikoki gizakien antzekoak dira, eta, beraz, sarritan erabiltzen dira gizakien ikerketa medikorako[2].