Sylvia Sidney | |
---|---|
(1932) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sophia Kosow |
Jaiotza | Bronx, 1910eko abuztuaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | New York, 1999ko uztailaren 1a (88 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: hestegorriko minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Bennett Cerf (en) (1935 - 1936) Luther Adler (1938 - 1946) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Washington Irving High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismoa |
Alderdi politikoa | Kaliforniako Errepublikar Alderdia |
| |
Sylvia Sidney (jaiotzez Sophia Kosow, 1910eko abuztuaren 8a – 1999ko uztailaren 1a) aktore estatubatuarra izan zen, 70 urtean lanean jardun zuena. XX. mendeko 30eko hamarkadan egin zen ezaguna eta hamaika filmetan egin zuen lan.
Sidney, benetako izena Sophia Kosow zuena, Bronxen jaio zen, New Yorken. Ama errumaniar judua eta aita errusiar judu etorkina. 15 urterekin aktore ikasketei ekin zien Theater Guild 's School for Acting ikastetxean, zuen herabetasun handia gainditzeko asmoz edo. Artistikotzat aitaordearen abizena egin zuen bere: Sydney. Hogeiko hamarkadan antzerkian hasi zen lanean, eta kritika onak jasota, 1927an zineman egin zuen debuta.
Depresioan zehar, Sidneyk film askotan parte hartu zuen, askotan gangster baten lagunaren edo arrebaren paperean. Gary Cooper, Spencer Tracy, Henry Fonda, Joel McCrea, Fredric March, George Raft eta Cary Grant aktoreekin batera lan egin zuen. Garai honetako bere filmen artean aipa daitezke An American Tragedy, City Streets eta Street Scene, guztiak 1931koak; Sabotage , Alfred Hitchcockena, eta Fritz Langen Fury, biak 1936koak; You and Me, You Only Live Once eta Dead End, 1937koak.