T-72 | |
---|---|
Mota | guda-tanke nagusi |
Jatorrizko herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Zerbitzua | |
Hasiera | 1973 |
Produkzioa | |
Diseinatzailea | Uralvagonzavod (en) |
Fabrikatzailea | Uralvagonzavod (en) |
Kopurua | 25.000 |
Zehaztasunak | |
Luzera | 6.670 mm |
Zabalera | 3,6 m |
Altuera | 2,37 m |
Armamentua | 2A46 125 mm gun (en) |
T-72, lehenik Sobietar Batasunean eta gero Errusian diseinatu eta ekoiztutako borroka-tanke bat da. Hogeita hamar urte baino gehiagoz izan da bost herrialdetan ekoizten duten gerra-gurdi bakanetako bat; eta modu hedagarrian hobetu dena, gaur egun modelo batzuk lizentzia bidez ekoizten dituzte, eta beste hainbat bertsiok zorte desberdina izan dute; prototipo-fasetik hasi eta T-90S bezalako borroka-orga oso sofistikatuak izan arte. 1974an hasi zen lanean, eta gaur egun ere funtsezko pieza da herrialde askotako armadetan. Gaur egun, munduan gehien ekoizten den tanketako bat da, T-34 eta M4 Shermanen ondoren; munduan zehar 40.000 unitate baino gehiago daude banatuta. Errusiako Armadaren gerra-gurdi ugarienetako bat da; 2004an, 5.000 unitate inguru zituen, eta beste batzuk gehiago erabiltzen zituen beste proiekturako.[1][2]