Taiga edo baso boreala konifero-baso ezaugarri nagusitzat duen bioma da. Oro har, taiga deritzo Errusiako eskualdeari; eta baso boreala, ezaugarri hori duten munduko beste eskualdeei.
Geografikoki Errusiako iparraldean eta Siberian, Europako iparraldean, Hudsoneko badiako eskualdean, Kanadako iparraldean eta Alaskan kokatzen da. Taigak hegoaldean estepa eta iparraldean tundra ditu. Hego hemisferioan ez dago taigarik latitude haietan ia ez baitago lurzorurik.
Eskualdeko klima hotza da oso, udako batez besteko tenperatura 19 °C da, negukoa, berriz -30 °C. Hala ere, ez du elurte handirik egiten, urtean zehar prezipitazioak ez baitira 450 mmra ailegatzen.[1]
Hitza munduan errusierazko Тайга hitzetik hedatu zen baina hitz hori ziur aski Mongoliatik edo Yakutia hegoaldeko yakuto hizkuntzatik dator, basoz estalitako jenderik gabeko lurraldea; basoaren sakontasuna) [2]