Tallinn

Tallinn
Tallinn
Hanseatic city (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Estonia
County of Estonia Harju konderria
CityTallinn
AlkateaMihhail Kõlvart
Izen ofizialaTallinn
Jatorrizko izenaTallinn
Posta kodea10111
Geografia
Koordenatuak59°26′14″N 24°44′42″E / 59.4372°N 24.745°E / 59.4372; 24.745
Map
Azalera159.37 km²
Altuera143 m
Demografia
Biztanleria457.572 (2024ko urtarrilaren 1a)
3.708 (2023)
Dentsitatea2.871,13 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorreraezezaguna
Telefono aurrizkia64
Ordu eremuaUTC+02:00
Hiri senidetuakVilnius, Riga, Annapolis, Hangzhou, Dartford (en) Itzuli, Gante, Helsinki, Kiel, Kotka, Pekin, Mosku, Turku, Venezia, Malmö udalerria, Schwerin, San Petersburgo, Kiev, Skopje, Viena, Odesa, Tbilisi eta Groningen
MatrikulaA-B
tallinn.ee

Tallinn[1] (estonieraz ˈtɑlʲˑinˑ ahoskatua) Estoniako eta Harju konderriko hiriburua da. 159,2 km² ditu. Estoniako hiririk jendetsuena da, 438.341 biztanle baitzituen 2021ean. Estoniako itsas porturik garrantzitsuena du. Tallinn Estoniako iparraldean dago kokatuta, Finlandiako golkoan, Helsinkitik 80 kilometro hegoaldera.

Estatuko politika eta ekonomiaren ardatza da Tallinn. Hirian daude Estoniako Legebiltzarraren egoitza, presidentetzaren jauregia eta ministerioak. Bestalde, hirian bertan daude burtsa eta Estoniako enpresa nagusiak.

Europako mendebaldea eta Errusia lotzen zituen merkataritza-portu bat izatearen ondorioz sortu zen hiria, eta Erdi Aroan bizi zuen bere garairik loriatsuena. 1991n, Estoniak independentzia berreskuratu zuen, eta suspertu egin da ordutik hona Tallinn. Turismoaren nahiz teknologia berrien aldeko apustua egin du hiriburuak.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy