Tanakh

Tanakh osatzen duten biribilki guztiak

Tanakh (hebreeraz: תַּנַ״ךְ‎, taˈnaχ edo təˈnax ahoskatua), Hebrear Biblia edo Mikra, testu juduen bilduma kanonikoa da, kristauen Itun Zaharreko iturria dena. Testu gehienak hebreeraz daude, eta pasarte batzuk arameraz (Danielen, Esdrasen eta beste liburuetan). Judaismo errabinikoaren oinarrizko testua da eta 24 liburutan banaturik dago.

Aditu modernoek Tanakh ulertzeko bere lehendabiziko grezierazko (Septuaginta) eta siriakozko (Peshitta) itzulpenak, the Samariar Pentateukoa, Itsaso Hileko Eskuizkribuak eta eskuizkribu errabinoak erabiltzen dituzte. Hainbeste iturri erabiliz askotan zalantzak agertzen dira.[1]

  1. (Ingelesez) «Controversy lurks as scholars try to work out Bible's original text» The Times of Israel.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in