Taoiseach

Taoiseach
Irlandako Gobernua
Orain karguan
TitularraMicheál Martin
Hasiera2020ko ekainaren 27a
Karguduna
TrataeraTaoiseach
Honen kideDáil Éireann
Irlandako Gobernua
Estatu Kontseilua
Britaniar-Irlandar Kontseilua
Europar Kontseilua
EgoitzaGovernment Buildings,
Merrion Street, Dublin, Irlanda
IzendatzaileaDáil Éireann
KargualdiaDáil Éireann-aren konfiantza mantendu bitartean
Lehen titularraÉamon de Valera
Sorrera1937ko abenduaren 29a
OrdezkoaTánaiste
WebguneaTaoiseach-aren Saila

Taoiseach-a Irlandako Errepublikako gobernuburua da. Irlandako Presidenteak izendatzen du Taoiseach-a Dáil Éireann-ak (Irlandako Parlamentuko behe-ganbera) aukeratu ostean. Karguan mantentzeko, gobernuburuak Dáil-aren gehiengoaren konfiantza mantendu behar du.

Taoiseach gaelerazko hitza da zeinak "buruzagi" edo "lider" esan nahi du, eta ofizialki 1937ko Irlandako Konstituzioarekin batera erabiltzen hasi zen Irlandako Gobernuaren burutzat. Ingeleraz zein gaeleraz 'Taoiseach' hitza erabiltzen da gobernuburua izendatzeko, eta gaeleraz, Irlandako gobernuburua dena izendatzeko soilik erabiltzen da.

Gaur egun, Micheál Martin, Fianna Fáil alderdiko buruzagia da Irlandako Taoiseach, 2020ko ekainaren 27tik, Fianna Fáil, Fine Gael eta Alderdi Berdearen arteko akordioaren ondorioz.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy