Tartariar poni

Tartariar ponia. †
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
SinonimoakAriar poni

Tartariar ponia, edo ariar poni, egun desagertutako antzinako Eurasiako zaldi arraza bat da.[1] Tamainagatik eta gainerako ezaugarriengatik, ponien sailkapen taldean sailkatzen da.

Tartariar ponia historiaurreko poni mota bat izan zen. Azken Izotz Aroa eta gero bizi zena eta tarpanaren ondorengo zuzena. Poni hau germaniar herrien migrazioekin mugitu zen, baina bere jatorria askoz zaharragoa da, Asiako erdi aldetik etorritako indoeuropar jendeak ekarri baitzuten. Tartariar ponia eskandinaviar zaldi arraza zahar askoren arbasoa dela uste da. Poni hauek Europako ipar aldean Pleistozenotik bizi omen ziren "basoko zaldien", hau da, Equus caballus germanicus, motako zaldi handi eta astunetatik nahiko ezberdinak ziren.

  1. Bonniers Big Horse Icon. Elwyn Hartley Edwards

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy