Talde bat (familia ere deitzen zaio), elementu kimikoen taula periodikoko zutabe bertikal bat da. Taula periodiko estandarrean 18 talde daude.
Taula periodikoaren eredu erregula azaltzeko egun ematen den arrazoiak dioenez, talde bereko elementuek beren elektroien kanpo-geruzaren antzeko konfigurazioa daukate. Izan ere, badirudi propietate kimiko gehienak kanpo-geruzako elektroien kokapen orbitalaren ondorio direla. Taula periodikoko taldeak zenbakitzeko hiru modu daude, bat zenbaki arabiarrak erabiliz eta beste biak erromatar zenbakiak erabiliz; IUPACek lehen sistema erabiltzea aholkatzen du, aurretiaz existitzen ziren erromatar sistemek eragiten zituzten nahasteak saihesteko. Erromatar sistemetako bat Europan erabili ohi zen gehienbat, eta bestea Estatu Batuetan.
Taula periodikoko taldeak ondoko hauek dira (parentesi artean sistema zaharrak erakusten dira: europarra eta amerikarra):
- 1. taldea (IA,IA): metal alkalinok edo hidrogenoaren familia/litioaren familia
- 2. taldea (IIA,IIA): metal lurralkalinoak edo berilioaren familia
- 3. taldea (IIIA,IIIB): eskandioaren familia
- 4. taldea (IVA,IVB): titanioaren familia
- 5. taldea (VA,VB): banadioaren familia
- 6. taldea (VIA,VIB): kromoaren familia
- 7. taldea (VIIA,VIIB): manganesoaren familia
- 8. taldea (VIII, VIIIB): burdinaren familia
- 9. taldea (VIII, VIIIB): kobaltoaren familia
- 10. taldea (VIII, VIIIB): nikelaren familia
- 11. taldea (IB,IB): txanpongintza-metalak (IUPACek baztertua) edo kobrearen familia
- 12. taldea (IIB,IIB): zinkaren familia
- 13. taldea (IIIB,IIIA): boroaren familia
- 14. taldea (IVB,IVA): karbonoaren familia
- 15. taldea (VB,VA): pniktogenoak (IUPACek baztertua) edo nitrogenoaren familia
- 16. taldea (VIB,VIA): kalkogenoak edo oxigenoaren familia
- 17. taldea (VIIB,VIIA): halogenoak edo fluorraren familia
- 18. taldea (0 taldea): gas nobleak edo helioaren familia/neonaren familia