Taxkent

Taxkent
Тошкент
hiria
Administrazioa
Estatu burujabe Uzbekistan
AlkateaJahongir Abidovich Artykhodzhaev (en) Itzuli
Izen ofizialaToshkent
Jatorrizko izenaТошкент
Posta kodea100000
Geografia
Koordenatuak41°18′40″N 69°16′47″E / 41.3111°N 69.2797°E / 41.3111; 69.2797
Map
Azalera334,8 km²
Altuera455 m
MugakideakToshkent probintzia
Demografia
Biztanleria2.956.384 (2023ko urtarrilaren 1a)
433.584 (2019)
Dentsitatea8.830 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+05:00
Hiri senidetuakTunis, Berlin, Istanbul, Dnipro, Kortrijk, Marrakex, Patiala (en) Itzuli, Zaragoza, Seattle, Shanghai, Skopje, Tripoli, Varna, Karatxi, Haskovo (en) Itzuli, Kiev, San Petersburgo eta Nagoia
Matrikula01—09, (10 eta 30 — старые)
Hizkuntza ofizialaUzbekera
tashkent.uz

Taxkent[1][2] (uzbekeraz: ТошкентToshkent, tɒʃˈkent ahoskatua; errusieraz: Ташкент, tɐʂˈkʲent ahoskatua) Uzbekistango hiriburua da, Taxkent probintzian. 2008an 2.180.000 biztanle zituen[3], nahiz eta iturri ez ofizialen arabera 4,45 milioi dituela adierazi[4].

Egungo izena turkmenieratik datorkio eta harrizko hiria esan nahi du (taš, "harri" + kand, kent, "hiri"). Antzina beste izen batzuk izan zituen: Txatx, Xax eta Binkent, lehenengo biak taš ("harri") izenarekin lotuak. XVI. mendetik aurrera, Txtxkand/Txaxkand izena Taxkand bihurtu zen eta errusieraren eraginez Taxkent itxura hartu zuen. Urteetan zehar, Asia eta Europa lotzen zituen Zetaren Bidean igarobide garrantzitsua izan zen.

Nahiz eta Uzbekistango beste hiri batzuen balio historikoa ez eduki, hala nola Bukhara, Samarkanda edo Khiva hiriena, Tashkent herrialdeko erdigune ekonomiko eta kulturala da. Bertan daude Uzbekistango kultura-gune nagusiak (antzokiak, liburutegiak, akademiak...) eta nazioarteko enpresen egoitzak ere bai.

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  3. Committee on Statistics of Uzbekistan
  4. Tashkent UzbekTourism

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in