Taylor Alison Swift (Reading, Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1989ko abenduaren 13a) abeslaria da. Country musika abestuz ospea lortu zuen; gero, 2014. urtean pop musika egiteari ekin zion. Orain arte 11 studio album atera ditu: Taylor Swift (2006an), Fearless (2008an), Speak Now (2010ean), Red (2012an), 1989 (2014an), Reputation (2017an), Lover (2019an), Folklore (2020an) Evermore (2020an) Midnights (2022) eta The Tortured Poets Department (2024). Bere bizitza pertsonalari buruzko abesti narratiboengatik da ezaguna, hedabideen estaldura zabala jaso baitute. 14 urte zituela, Swift Sony / ATV Music argitaletxearekin sinatu duen artista gazteena bihurtu zen eta 15 urterekin bere lehenengo disko-marka sinatu zuen.
2006an ateratako Taylor Swift albuma, Ameriketako Estatu Batuetako Billboard 200 taulan zerrendatuta egon zen 2000ko hamarkadako album luzeena izan zen. Album horren hirugarren single-ak, "Our song", Billboard Hot Country Songs taulako lehen postura ailegatzean, lehen postura ailegatu den abeslari gazteena bihurtu zen zen. Swift-ren bigarren albuma, Fearless, AEBetan 2009ko album salduena izan zen. Album horrek lau Grammy sari irabazi zituen, eta Swiftek Album of the Year kategoria irabazi duen abeslari gazteena bihurtu zen (2020an Billie Eilish sari berbera irabazi zuen arte). Swift izan zen bere 2010eko Speak Now albumeko idazle bakarra. Album horrekin bi Grammy sari irabazi zituen eta albuma argitaratuta egon zen lehenengo astean, Estatu Batuetan, milioi kopia baino gehiago saldu zituen. Red (2012an argitaratutako albuma) "We Are Never Ever Getting Back Together Together" single-ak Billboard Hot 100 taulan lehenengo postura ailegatu zen. 1989 (2014an argitaratutako albuma), Swift-ren bosgarren albuma, hiru Grammy sari irabazi zituen, Album of the Year kategoria barne, eta Hot 100 taulan bi aldiz ailegatu zen lehen posturan "Shake It Off" eta "Blank Space" single-ekin. 2015ean, berriro Hot 100 taulan lehenengo postura ailegatu zen "Bad Blood" single-arekin. Reputation-ek, bere seigarren diskoa (2017an argitaratutakoa), bere lehenengo astean Estatu Batuetan milioi bat kopia saldu zuen eta hori lortzean, lau album jarraian lehen astean milioi kopia bat baino gehiago saldu duen abeslari bakarra bihurtu zen. Baita, bere bosgarren Hot 100 taulako lehenengo postura ailegatutako abestia argitaratu zuen "Look What You Made Me Do". Lover (2019) bere zazpigarren albumarekin, Billboard 200 taulan lehenengo postura ailegatzean, sei album jarraiekin hori lortzen duen bigarren emakumea bihurtu zen.
206.7 milioi kopia inguru saldu egin ditu (albumekin eta single-ekin). 10 Grammy sari irabazi ditu, 29 American Music Awards sari (American Music Award sari gehien irabazi duen abeslaria da), 23 Billboard Music Awards sari (Beyoncé-rekin Billboard Music Award sari gehien irabazi duen emakumezko abeslaria), 12 Country Music Awards sari, 9 MTV Video Music Award sari etab. Kantautore gisa, Swift Songwriters Hall of Fame-gatik ohoratua izan da eta 2015ean Rolling Stone-en 100 Time Great Songwriters of All zerrendan sartu zen. 2010ean, 2015ean eta 2019an, munduko 100 pertsona ospetsuenen zerrendan agertu zen. 2019an, Hamarkadaren Abeslaria izendatuta izan zen Billboard aldizkariagatik eta American Music Awards sari banaketan ere.
2023an Time aldizkariak Urteko Pertsona izendatu du.[1]
2024ko Grammy sarietan Taylor Swift-ek historia egin zuen, Urteko Albumaren laugarren saria lortu zuen eta Frank Sinatra, Paul Simon edo Steve Wonder gainditu zituen. Album berarekin, Midnights, Pop ahots onenaren saria ere jaso zuen.[2][3][4]