Teklatu (ordenagailua)

Teklatua edo klabiera konputagailuan, sakelako telefonoan edo bestelako gailuetan informazioa sartzeko erabiltzen den sarrera-periferiko bat da. Funtzio desberdina betetzen duten teklez osatua dago, modu desberdinean banatuak agertzen direnak, hizkuntza edo behar desberdinetara egokituak. Teklatu mota asko daude eta nahiz eta ahotsa testu bihurtzeko edo keinuak ezagutzeko metodoak asko hobetzen ari diren, gaur egun oraindik funtsezko sarrera-periferikoa da.

Gauzaki honi izena emateko zenbaitetan giltzadi ere erabili egiten da, Ibon Sarasola hizkuntzalariak proposatutakoa eta hiztegi batzuek ekartzen dutena.[1][2][3]

  1. «teclado» Zehazki (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  2. «clavier | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).
  3. «ADOREZ Bilaketa: teclado» www.bostakbat.org (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in