Telegrafia (grezierazko tēle (τῆλε), "urrun", eta graphein (γραφεῖν), "idatzi" hitzetatik ekarria) telegrafo bidezko igorpenaren teknika da, edo telegrafoari dagozkion ezagueren eta tekniken multzoa[1]. Bere mezuei telegrama deritze. Elektrizitateari esker telegrafia elektronikoa asko hedatu zen eta 1837rako Ingalaterran eta Estatu Batuetan lehenengo zerbitzu telegrafikoak martxan jarri ziren.