Teodoro III.a Alekseievitx (errusieraz: ;Фёдор III Алексеевич; Mosku, 1661eko ekainaren 9a - ibidem, 1682ko maiatzaren 7a) Errusiako tsarra izan zen 1676tik 1682ra.
Alexis Errusiakoa eta Maria Miloslavskaiaren semea izan zen. Bere aitaren oinordekoa izan zen 1676 urtean, hamabost urterekin. Simeon Polotski fraidearen heziketa bikaina jaso zuen. Poloniera eta latina ikasi zituen. Jaio zenetik desitxuratuta eta geldiarazita zegoen gaixotasunagatik. Denbora asko eman zuen lagun nobleekin, geroago gortean hizkuntza, zeremoniak eta jantzi poloniarrak sartu zituztenekin.
1680an Agafia Gruxevskaiarekin ezkondu zen. Bere erregealdian, erreformak eta liberalismo gehiago sartu zituen, eta zigorren zorroztasuna arindu zuen. 1682an Akademia eslaviar-greko-latindarra sortu zuen. Erreforma nagusia Administrazioan sartzeko merezimendua ezartzea izan zen.
Agrafia bere emaztea 1681eko uztailaren 14an hil zen, haur bat erditu ondoren. Haurra 21ean hil zen. 1682ko otsailaren 24an ezkondu zen Marfa Apraksinarekin eta maiatzaren 7an seme-alabarik gabe hil zen.