Terminal (aireportua)

Heathrow aireportuko 5. terminala
Artikulu hau aireportuko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Terminal (argipena)».
Aireportuetan hegan egiten ez duten ibilgailuak ere daude.

Terminala[1] edo aire-geltokia, aireportuetan, bidaiariei irten aurretik edo heldu ondoren harrera egiteko egoten den eraikin nagusia.[2] Terminalaren barruan, bidaiariek txartelak erosi, bagajeak fakturatu eta segurtasun kontrolak pasatzen dituzte. Hegazkinera zuzenean sartzen diren eraikinei (ateen bidez), normalean, ontziratze-areto diogu. Hala ere, terminal eta ontziratze-areto terminoak batzuetan berdin erabiltzen dira, aireportuaren konfigurazioaren arabera.

Aireportu txikiek terminal bat dute, eta aireportu handiek, berriz, hainbat terminal eta/edo ontziratze-areto.

  1. Euskalterm: [Turismoa Hiztegia] [2009]
  2. Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2012]

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in