Terminologia

Terminologia giza-jardueraren esparru jakin bateko hizkera espezializatuan erabiltzen diren terminoen multzoa aztertzen ditu. Terminologia funtsezkoa da zientziaren eta teknologiaren garapenerako, alegia, giza-jardueraren esparru jakin bateko kontzeptuak zein terminorekin (zein hitzekin) erreferentziatuko diren zehaztea ezinbesteko oinarria da, gero hizkera espezializatu horretan testu zehatzak idatzi ahal izateko.[1]

1977an hasita UZEIk 24tik gora hiztegi terminologiko sortu ditu: Fisika, Estatistika, Informatika eta Internet...[2]

Gainera, hizkera espezializatu horietako terminoak, euren osaketa, garapena, funtzionamendua, erabilera eta bilakaera aztertzen dituen disziplina zientifiko teorikoa ere bada. Azkenik, hizkera espezializatu bateko (adibidez, medikuntzako, informatikako, etab.) terminoak biltzen, definitzen eta aurkezten dituen jarduera praktikoa da terminologia; azken kasu honetarako, terminografia hitza ere erabiltzen da, eta hiztegi edo glosario espezializatuak dira haren emaitza praktikoa.

Terminologia–bildumak edo terminologia-bankuak tresna interesgarri bilakatu dira hizkuntzalaritzan. Itzulpen automatikoak, esaterako, terminologia-bankuak behar ditu oinarri moduan. Hala ere, terminologia ez da hizkuntza ezberdinen arteko aplikazio edota itzulpenetarako bakarrik erabiltzen: hizkuntza baten terminologia hizkuntza horren beraren onurarako ere kudeatu ahal da.

  1. Zabala, Igone. «Euskararen terminologiaren garapena Terminologiaren Teoria Komunikatiboaren argitan | Ixa taldea» ixa.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-05).
  2. «UZEI :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-05).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in