Termodinamikaren hirugarren legea, termodinamikaren bigarren legearen jarraipen bat da non zero absolutua eskuraezina dela esaten digu.
« | Kristal perfektu baten entropia zero absolutuan nulua da | » |
Zero absolutuan dauden molekulek, lor dezaketen energia mailarik txikienean daude, baina balore hau ez da inoiz nulua izango, Heisenbergen ziurgabetasunaren printzipioaren arabera. Kristal perfektuentzat, sistemaren entropia nulua da eta sistema osatzen duten molekulen desordena minimoa. Gure sistemak inperfekzioak edukiko balitu, beti egongo litzateke entropia kantitate txiki bat, beraz, sistemaren desordena ez litzateke minimoa izango. Hirugarren legeak esaten diguna da egoera honetara iristea ezinzezkoa dela prozesu finituen bitartez behintzat (nahiz eta kristal perfektua izan).