Terrorismo

Terrorismo
Kontraterrorismoa
Terrorismoaren aurkako gerra
Motak
Nazionalista
Erlijiosoa
Estatuek babestua
Estatuena
Arrazista
Narkoterrorismoa
Politikoa
Ekoterrorismoa
Taktikak
Hilketa
Lehergailuak
Bonba auto
Bonba gizon
Bahiketak
Express bahiketa
Bioterrorismoa
Ziberterrorismoa
Erakunde terroristak
Europar Batasunarenak
Estatu Batuenak

Terrorismo hitza erabiltzen da indarkeria modu sistematikoan eta sarri bereizi gabean erabiltzeko modua definitzeko, helburu politikoak lortzeko, gizarte zibilaren portaera baldintzatzeko edo hartutako erabaki itzulezinen kontuak argitzeko.[1] Ekintza terroristak ondasun edo pertsonen kontrako atentatuak, bahiketak, errepresioa, tortura eta abar izan daitezke. Terrorismoaren esanahia denboran zehar aldatu den arren, gaur egun kontzeptu gaitzesgarritzat jotzen da, oro har.

Nazioz gaindiko erakundeek ―besteak beste, Nazio Batuen Erakundeak edo Europar Batasunak― duten lehen arazoa da terrorismoaren hitz bidezko definizioa aurkitzeko zailtasuna; izan ere, edozein proposamenek estatu talde baten edo besteren desadostasuna pizten baitu, bakoitzak bere historia edo auzi zehatzen arabera.[2] Estatu Batuetan, adibidez, «terrorismoaz» hitz egiten da haien aurkako eraso bat denean, baina inoiz ez gisako ekintza batean erasotzaileak estatubatuarrak direnean.[3] Ekintza terrorista baten beste izendapen batzuk izan daitezke, hizlariaren ikuspegiaren arabera, «prebentzio ekintza», «borroka armatu» edo «operazio militar».

Horrenbestez, terrorismo terminoaren erabilera eztabaidagarria izan ohi da. Normalean terroristatzat hartzen diren talde askok armadatzat hartzen dute beren burua, herriak askatzeko taldetzat eta abar. Bestalde, gobernu askok, batez ere diktadurek, terrorismoa edo terrorista terminoa erabiltzen dute gobernuaren edo haren ideologiaren aurkako erakundeak edo pertsonak erasotzeko eta izen ona kentzeko.

Estatu terrorismo terminoa ere erabiltzen da Estatu bateko gobernuak giza eskubideak nabarmen urratzen dituenean, batez ere talde paramilitarrak edo indar irregularrak erabiltzen direnean gizatalde etniko, sozial, erlijioso edo ideologiko jakin batzuk jazartzeko.

Terrorismoan emakumeen partaidetza ez da fenomeno berri bat, Kerry Lay ikertzailearen arabera.[4]

  1. Euskaltzaindia. «Bilaketa > terrorismo» Euskaltzaindiaren hiztegia (www.euskaltzaindia.eus) (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  2. (Ingelesez) BBC News. (2005-07-26). «UN seeks definition of terrorism» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  3. (Frantsesez) Conseil de l'Europe. (2023-05-06). «Guerre et terrorisme - Manuel pour la pratique de l’éducation aux droits de l’homme avec les jeunes» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).
  4. (Ingelesez) Lay, Kerry. (2015). Women as Terrorists' An Insoluble Paradox The Absurdity or The Threat?. web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-07-15).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in