Tesera

Mosaiko bat osatzeko erabiltzen ziren tessera-k (teselak)
Tessera bat, zentimo bateko txanponarekin alderatua.
Abegi oneko ituna idatzita duen tesera, Soriako Burgo de Osman, Uxama hiria zegoen aztarnategian, aurkitua.

Tesera edo tessera (latinez: tessera eta hizkuntza gehienetan bi ss-z idatzita eta pluralez tesserae), antzinate erromatarrean, pieza txiki eta laua zen. Token moduko bat izan zitekeen, besteak beste, ikuskizunetarako erabiltzen zena.

Identifikatzaile moduan erabiltzen ziren piezatxoak zurez, hezurrez, edo boliz, baina, gaur egun arte iritsi direnak, orokorrean metalez (burdinez edo brontzez) egindako piezak izan ziren. Askotariko itxura eta erabilerak izaten zituzten: sarrera-txartela, egungo ticket moduko zerbait, markatzailea, kupoia, identifikatzailea, etab.

Dadoak izendatzeko ere erabili zen hitz hau, eta hortik, dadoekin jokatzen zen jokoa, Tesserae esaten zitzaion.

Mosaikoetan erabiltzen zen pieza txiki bakoitza ere tessera bat zen, eta hainbat hizkuntzatan izen hori gorde da antzeko formarekin. Euskaraz, tesela erabiltzen da, frantsesez tesselle edo abecule, gaztelaniaz tesela eta ingelesez tessera.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in