The Best Years of Our Lives (euskaraz Gure Bizitzetako Urterik Onenak) 1946ko William Wyler estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako drama filma bat da. MacKinlay Kantor idazlearen Glory for Me (Loria Niretzat) eleberrian oinarritua dago.
Bederatzi Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta zortzi irabazi zituen: Ohorezko Oscar Saria (Harold Russell), Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (William Wyler), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Fredric March), Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Harold Russell), Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Robert E. Sherwood), Muntatze onenaren Oscar Saria (Daniel Mandell) eta Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Hugo Friedhofer). Film onenaren Urrezko Globo Saria - Drama eta Filma onenaren BAFTA Saria ere irabazi zituen.