The Boston Strangler (euskaraz: «Bostongo estrangulatzailea») 1968ko beldurrezko filma da, Richard Fleischer estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Gerold Franken izenburu bereko liburuan oinarriturik, 1960ko hamarkadan Bostonen izua sorrarazi zuen Albert DeSalvo serieko hiltzailearen kasua azaltzen du. Tony Curtis, Henry Fonda, Sally Kellerman eta William Hickey izan ziren antzezle nagusiak.