The Cannon Group | |
---|---|
Datuak | |
Mota | zinemako produkzio-etxea, film distributor (en) , negozioa, cinema chain (en) , entitate desagertua eta enpresa |
Jarduera sektorea | Industria zinematografikoa |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Enpresa pribatu |
Jabea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Historia | |
Sorrera | 1967ko urriaren 23a |
Ondorengoak | Metro-Goldwyn-Mayer |
Desagerpena | 1994 |
webgune ofiziala |
The Cannon Group, Inc. edo Cannon Films, AEBetako zinema eta telebistarako aurrekostu ertain eta txikiko film ekoiztetxe bat izan zen. 1967-1994 artean jardun zuen eta gaur egun ekoiztetxea nahiz bere filmetako batzuk zenbait ekintza generoko zinemazaleen eta 1980ko hamarkadako estetikazaleen artean nolabaiteko kultuzko estatusa bereganatu dute, nagusiki 1970eko hamarkadaren amaieratik 1980ko hamarkadarakoek.
1980ko hamarkadan izan zuen bere urrezko aroa, Menahem Golan eta Yoram Globus israeldar ekoizleen eskutik.
Ekoiztetxearen film gehienak zinemetan beste munduko diru etekinik lortu ez izan arren, bideoklubetan sekulako arrakasta zuten, bereziki nerabe, gazte edo akziozko zinemazale helduen artean.
Film horietako hainbat aktore mundu osoan ospetsu eta akziozko superizar bilakatu ziren, tartean Chuck Norris, Charles Bronson, Sylvester Stallone, Jean-Claude Van Damme, Dolph Lundgren eta Michael Dudikoff.