The Gods Themselves

The Gods Themselves
Datuak
IdazleaIsaac Asimov (1972)
Argitaratze-data1972
GeneroaZientzia fikzioa
Jatorrizko izenburuaThe Gods Themselves
ArgitaletxeaDoubleday (mul) Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak288
ISBN0-385-02701-X ISBN 0-385-02701-X
OCLC53101079
SariakHugo, Nebula eta Locus

The Gods Themselves (Jainkoek beraiek) Isaac Asimovek 1972an argitaratutako eleberri ospetsua da. Hasieran aldizkarietan argitaratutako hiru narrazio labur ziren, eta gero Asimovek eleberri bakarraren egitura eman zien. Nobela honek sari desberdinak jaso zituen, ezagunenak Hugo, Nebula eta Locus sariak. Nobela honekin Asimovek nobela generoa berreskuratu zuen hamabost urte pasa ondoren.[1]

Nobela banatzen den hiru atalak leku eta aldi ezberdinetan kokatzen dira, baita bi unibertso ezberdinetan ere. Argumentu nagusian, hilzorian dagoen unibertso paralelo bateko biztanleen konspirazio moduko bat agertzen da: gure eguzkia supernoba bat bihurtu eta hortik sortutako energia bildu nahi dute, euren erabilerarako eta bizirik jarraitu ahal izateko.

Asimovek berak esan zuenez liburua, eta batez ere honen bigarren atala, berak inoiz sortutako obrarik onena izan zen.[2]

  1. Miquel Barceló: Ciencia ficción. Guía de lectura. Nova, 1990, 409.or.
  2. I. Asimov: A Memoir. Isaac Asimov. Bantam Books. 1995. 251. or.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in