Theremin

Theremin musika-tresna.

Theremin delakoa (/ˈθeremin/ ahoskatua), jatorriz eterofonoa, thereminofonoa, termenvox edo thereminvox deitua, musika-tresna elektroniko bat da, musikariaren kontaktu fisikorik gabe jotzeko diseinatu zen lehenetarikoa. 1920ean Lev Theremin errusiar musikari eta asmatzaileak sortu eta 1928an patentatu zuen, eta haren abizenetik datorkio izendapenik ezagunena.

Musika-tresna metalezko bi antenez osatua dago, hauek musikariaren eskuen kokapen erlatiboa atzematen dute, oszilatzaileen bidez esku batez frekuentzia kontrolatzen da eta besteaz bolumena. Thereminaren seinale elektrikoak anplifikatu eta bozgorailu batera igortzen dira.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy