Thor | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ikonografia | Q33392183 |
Baliokideak | Perun (en) , Zeus, Jupiter eta Taranis |
Ogibidea | dragonslayer (en) |
Familia | |
Aita | Odin |
Ama | Jörð eta Fjörgyn (en) |
Ezkontidea(k) | Járnsaxa eta Sif |
Seme-alabak | Þrúðr (en) , Móði (en) eta Magni (en) |
Anai-arrebak | Meili, Vidar, Bragi, Baldr, Höðr, Hermóðr eta Vali |
Thor edo Donar (antzinako eskandinavieraz: Þórr, antzinako ingelesez Þunor, antzinako goi germanieraz Donar eta hizki errunikoetan þonar ᚦᛟᚾᚨᚱ) eskandinaviar mitologia eta germaniar mitologiako trumoiaren jainkoa da. Halere, bere funtzioa konplexua da, trumoia, ekaitza, haritza, indarra, ugalkortasuna eta gizateriaren babesaren ideiekin ere loturik azaldu ohi baitzen.
Bere gerra arma jaurtitzeko mailu bat zen, Mjölnir delakoa, honetatik erreplika txikiak landu ziren, beranduago Eskandinaviaren kristautze garaian eskandinaviar paganoek euren jentiltasuna kristauen aurrean adierazteko kutun gisa erabili zituzten.