Tigre hizkuntza

Tigre
ትግሬ
Datu orokorrak
Lurralde eremuaEritrea, Etiopia
Hiztunak800.000 (Eritrean)
OfizialtasunaEritrea eta Sudan
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
afroasiar hizkuntzak
Hizkuntza semitikoak
South Semitic (en) Itzuli
Ethiopian Semitic (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza
Alfabetoaetiopiar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-2tig
ISO 639-3tig
Ethnologuetig
Glottologtigr1270
ASCL9234
IETFtig

Tigreera[1], Tigre hizkuntza (Ge'ez ትግረ tigre edo ትግሬ tigrē; batzuetan Tigré, Sudanen Xasa deitua; arabiar alfabetoan الخاصية ḫāṣiyah) ia milioi bat eritrearrek eta sudandar bakan batzuk egiten duten semitar hizkuntza da[2]. Ge'ez hizkuntza du etorki, eta tigrinya hizkuntza eta amharikoa gertuenak.

1997an 800.000 hiztun inguru zituen Eritrean[3]. Tigre herria mendebaldeko Eritrean eta gertuko Sudango eskualdeetan bizi da. Eritrean erdialdeko eta iparraldeko goi-ordokian eta Zulako iparraldeko Itsaso Gorriko kostaldean bizi da. Lehen Dahlak uhartedian, Dahliken, mintzatzen duten hizkuntza tigréren dialektotzat jo bazuten ere, ikerketa berriek deuseztatu dute sinesmen hori.

Tigré herria batzuetan bere hegoaldeko auzokidea den Tigrinya herriarekin nahasi dute. Iparraldeko Etiopian dagoen Tigray eskualdea Tigrinya herriarena da.

Musulmanek, behintzat, hizkuntza idazteko arabiar alfabetoa erabiltzen zuten. 1902an Tewolde-Medhin Gebre-Medhin, Dawit Amanuel eta suediar misiolari batzuk Itun Berria itzuli zutenetik ge'ez alfabetoa erabiltzen dute.

  1. "Munduko hizkuntzen izenak euskaraz" - Belen Uranga, Patxi Juaristi, Itziar Idiazabal, Andoni Barreña eta Estibalitz Amorrortu - (UNESCOko Munduko hizkuntzei buruzko txosteneko batzorde teknikoko kideak). PDF
  2. Ethnologue proiektuko Tigré sarrera
  3. Eritreako errolda Ethnologue webgunean

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in