Time | |
---|---|
Mota | aldizkari, news magazine (en) eta online magazine (en) |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1923ko martxoaren 3a |
Hizkuntza | ingeles |
Argitaratze lekua | New York |
Argitaletxea | Time Inc. (en) |
Gai nagusia | albiste |
Banaketa | |
Ekoizpen osoa | 3.376.226 (2011) |
Maiztasuna | 1 aste |
Historia | |
Sortzailea | Briton Hadden (en) eta Henry Luce (en) |
Editore-burua | Edward Felsenthal (en) |
Erredaktoreak | Nancy Gibbs (en) |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0040-781X eta 2169-1665 |
time.com | |
Time astero argitaratzen den informazio orokorreko aldizkari estatubatuarra da. 1923. urtean New York Cityn, Amerikako Estatu Batuetan, sortu zen. Henry Lucek eta Briton Haddenek sortu zuten.
Aldizkariak hainbat egoitza eta edizio ditu mundu osoan zehar. Europan (Time Europe) Londresen du egoitza. Ekialde Hurbila eta Afrikarako edizioak ere baditu eta, 2003tik aurrera, Hego Amerikakoa ere bai. Hong Kongen dago Asiako edizioaren egoitza (Time Asia) eta Sydneyen, Ozeaniakoa. Azkenik, 2008an ateak ireki zituen Kanadako edizioak. Horiekin guztiekin batera, AEBetako edizioa dago, irakurle gehien dituena.
Nazioartea kontuan harturik, Time aldizkaria da tirada handiena duen hedabidea. Edizio fisikoa eta digitala batuz, guztira 25 milioi irakurle ditu, eta haietako % 80 AEBetakoak dira. Azken urteetan, zirkulazioa gero eta txikiagoa izan da: 2012an 3,3 milioikoa zen, eta 2017ean, 3 milioikoa.
Editore nagusia Nancy Gibbs zen 2017ra arte. Gaur egun, Edward Felsenthal hedabidearen editore nagusia da (2018). Enpresa argitaratzailea Time Inc. da, Henry Luce-k eta Briton Hadde-nek sortua. Talde mediatikoa, aldiz, Time Warner izan zen 2017ra arte, 2018 urtarrilaren 31ean Meredith Corporationek Time Inc. erosi zuen arte US$2,8 bilioiren truke.