Timo | |
---|---|
Xehetasunak | |
Kokapena | barrunbe torazikoa |
Hona drenatzen du | Tracheobronchial lymph nodes (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | thymus |
MeSH | eta A15.382.520.604.750 A10.549.750 eta A15.382.520.604.750 |
TA | A13.1.02.001 |
FMA | 9607 |
Terminologia anatomikoa |
Timoa (grezieratik: thýmos, «bizi energia») immunitate-sisteman espezializatutako guruin endokrinoa eta errai linfoidea da. Toraxaren goiko aurrealdean kokatuta dago, zehazki, biriken artean eta bihotzaren gainean. Gehienez 5 zentimetroko luzera eta 20-40 gramoko pisua du. Garapen aldi nagusia haurtzaro eta nerabezaro artean dauzka; hortik aurrera, fisikoki murrizten hasten da.
Aro enbriologikoan, timoa hirugarren poltsa faringeoaren alde bentraletik hasten da; beraz, jatorria endodermikoa izango da. Garapenean timoa beheranzko norabidea hartu eta bularrezurraren atzeko eremuan kokatuko da.
Timoa errai linfoide primarioa da eta bere funtzio nagusia T linfozitoen hazkuntza eta desberdintzapena egitea da. Hala ere, beste hainbat funtzio betetzen ditu, hala nola: hezurren hazkuntza, sexu guruinen garapena eta linfa sistemaren garapen zein heldutasunaren sustapena.