Tiziano

Tiziano

ganberako margolari

Bizitza
JaiotzaPieve di Cadore1478/1490
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia1576ko abuztuaren 27a (85/86 urte)
Hobiratze lekuaSanta Maria Gloriosa dei Frari (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: izurri bubonikoa
Familia
AitaGregorio Vecellio
Ezkontidea(k)Cecilia Soldano  (1525 (egutegi gregorianoa) -  1530eko abuztuaren 6a (egutegi gregorianoa))
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaVecellio familia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giovanni Bellini
Gentile Bellini
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, arkitektura proiektuen marrazkilaria, grabatzailea eta artista bisuala
Lantokia(k)Venezia
Padua
Milan
Erroma
Florentzia
Augsburg eta Augsburg
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia delle Arti del Disegno (en) Itzuli
MugimenduaVeneziako eskola
Goi Pizkundea
Izengoitia(k)Veccellio, Tiziano
Genero artistikoaerretratua
margolaritza erlijiosoa
margolaritza mitologikoa
biluzia
margolaritza historikoa
erretratua
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Musicbrainz: 3dcdd2cd-12b3-4670-8e6a-63830791849d Find a Grave: 7585595 Edit the value on Wikidata

Tiziano Vecellio edo Tiziano Vecelli (Pieve di Cadore, Veneziako Errepublika, gaur egun Bellunoko probintzia, Italia, 1478/1490Venezia, Veneziako Errepublika, 1576ko abuztuaren 27a), oro har Tiziano[1] izenaz ezaguna, Pizkundeko italiar margolaria izan zen, veneziar eskolako maisu nagusietako bat, handiena batzuen ustez. Esate baterako, Gian Paolo Lomazzo arte-teorialariak, 1590ean, «izar arteko eguzkia» izan zela idatzi zuen[2].

Tizianok erretratuak, paisaiak, mitologia eszenak edota erlijio gaiak margotzeko gaitasuna izan zuen. Berrogei urterekin hil balitz ere, bere garaian eragin handiena izan zuen artistatzat joko zen. Ibilbide luze eta zabala izan zuen, eta bere margokerak oso aldi ezberdinak izan zituen. Dena dela, hark erabili zituen kolore bizi eta argiak, pintzelkada arinak eta modulazio kromatikoaren leuntasunak ez dute aurrekaririk Mendebaldeko artearen historian.

  1. Euskaltzaindia. (PDF) 185. arauaː Errenazimentuko pertsona-izenak. .
  2. Wethey, Harold E.. Titian. in: Encyclopædia Britannica, Inc. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2015-10-08).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy