To Catch a Thief (euskaraz Lapur bat atzemanez) 1955eko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendari eta ekoizlearen amodiozko thriller filma da, David Dodge idazlearen izenburu bereko eleberrian oinarritua. Cary Grant, Grace Kelly, Jessie Royce Landis, John Williams, Charles Vanel eta Brigitte Auber aktorek antzeztu zuten.
Hiru Oscar Sarietarako izendapenak jaso eta bat irabazi zuen: Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Robert Burks).
Hitchcocken filmeetan ohikoa den bezala, hor ere bere kameoa egin zuen, hain zuzen ere, filma hasi eta hamar minutu ingurura autobus batean Cary Grant aktorea eta txori bat duen kailadun emakume baten alboan bidaiari moduan eserita doala.