To Kill a Mockingbird (euskaraz Urretxindorra Hiltzea) 1962ko Robert Mulligan estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma da, Harper Lee idazlearen izenburu bereko To Kill a Mockingbird eleberrian oinarritua. Gregory Peck, Mary Badham eta Phillip Alford aktoreek antzeztu zuten. Gainera, Robert Duvall, William Windom eta Alice Ghostley aktoreek debutatu zuten.
Bederatzi Oscar Sarirako izendapen jaso eta hiru irabazi: Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gregory Peck), Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria - Zuri-beltza (Alexander Golitzen, Henry Bumstead eta Oliver Emert) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (Horton Foote). Hiru Urrezko Globo Sari ere irabazi zituen.