Tokioko metropoli eremua

Tokioko metropoli eremua (Kantō MMA)

Tokioko metropoli eremua (japonieraz: 東京圏 Tōkyō-ken?) Japonian dagoen metropoli eremu handiena da. Kantō MMA ere deitu izan zaio. Kantō eskualdeko lau prefekturek osatzen dute: Tokio, Chiba, Kanagawa eta Saitama. Guztira 37.818.369 biztanle eta 13.555,8 km²-ko hedadura lortzen dute. Erabat hiritartutako gune honen %35a itsasoari jandako lurretan kokatzen da, gomi izeneko materialaren gainean. Gomia aukeratutako eta zanpatutako zakarrez egina dago, eta eraikinak egiteko erabiltzen da.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy