Toledoko IV. kontzilioa

Toledoko IV. kontzilioa 633ko abenduak 5ean ospatu zen, une horretan errege zen Sisenandok deitua eta Isidoro Sibiliakoa gotzainaren zuzendaritzapean. Santa Leocadia elizan ospatu zen, aurreko errege bat izan zen Sisebutoren aginduz eraiki zena. Hirurogeitabederatzi gotzainek partu hartu zuten. Dirudienez, lehen aldiz parte hartu zuten Viri Illustrisen batzuk, baina ez zituzten aktak sinatu, eta, beraz, ziuraski ez zuten ez ahotsik eta ez botorik. Dirudienez, ordutik aurrera, euren partehartzea ohitura bihurtu zen.

Ekitaldian erabaki erlijiosoren batzuk hartu ziren, baina baita politikoak ere. Bere tronutik kendua izan zen Suintila erregea kriminaltzat jo zen eta bere bidegabekeria eta pobreen kontura bere aberastea aipatu ziren. Bere zoria kontzilio honetan erabaki zen. Geila ere erbesteratua izan zen, eta bere ondasunak konfiskatuak.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy