Toledoko XVII. kontzilioa

Toledoko XVII. kontzilioa Hispania Bisigodoaren garaian Toledon ospatu zen gotzainen kontzilio bat izan zen, 694. urtean.

Egika erregea Toledoko XVI. kontzilioan juduen aurka hartu ziren erabakiekin eta gotzainen grina falta zela eta batere pozik ez zegoenez, beste kontzilio bat abiarazi zuen, azaroak 9an abiatu eta Toledoko Santa Leokadia elizan ospatu zena, bertara zenbat gotzain joan ziren zehazterik ez dagoelarik.

Erregeak, dei hori juduek mundu osoko erregeen aurkako balizko konplot bat oinarri hartuta justifikatu zuen, eta erresumaren batzuetan juduak matxinatu ere egin zirela aipatu zuen. Erregeak kristautasunera bihurtutako juduen bitartez hebrear hispaniarrek beste toki batzuetakoekin batera elkarrekin kristauen aurka matxinatzeko konspiratu zutela jakin zuela adierazi zuen. Egikak juduenganako zuen errukia argudiatzen zuen, eta horren froga bezala eurak kristautasunera bihurtzearen trukean euren esklabo kristauak mantendu ahal izatea baimendu izana adierazi zuen. Kristautasunera bihurtutako juduak ezkutuan euren jatorrizko ohitura eta sinismenekin jarraitu zutela zioen, eta juduekin hauek esklabo bihurtuz amaitzea proposatu zuen, Narbonense probintzian izan ezik, non probintzia osoa kaltetzen zuen kolera izurriteak biztanleria biziki murriztu zuen, eta non juduak soilik euren ondasunak duxari ematera kondenatuak izango ziren.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy