Tom Tykwer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Wuppertal, 1965eko maiatzaren 23a (59 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, musikagilea, argazki-zuzendaria, soinu banda konpositorea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Berlin |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Deutsche Filmakademie (en) |
tomtykwer.com | |
|
Tom Tykwer (Wuppertal, Alemania, 1965eko maiatzaren 23a) film zuzendari alemaniarra da, nazioarte mailan ezaguna 1998an Lola rennt pelikula filmatzeagatik.
Bere esperientzian oinarritutako filmak egiteko konbentziturik, garaiko neskalagunarekin errietak filmatu zituen 1990eko Because filmean. Lortutako arrakastak zinemagintzan jarraitzea adoretu zuen. Bigarren filmak (Epilog) zinemagintzaren gaineko teknika menderatzea ahalbidetu zion, baina krisi ekonomikoa ere ekarri zion.
Hurrengo filmak Die tödliche Maria (1993) eta Winterschläfer (1997) film luzeak izan ziren. Alemanian atentzioa bereganatzen hasia bazen ere, nazioarte mailan ospea hurrengo filmarekin, Lola rennt izenekoarekin (1998), eskuratu zuen. Lola rennt pelikulako protagonista berarekin, Franka Pontenterekin hain zuzen ere, hurrengo filma egin zuen, Der Krieger und die Kaiserin (2000). Ondoren Heaven etorri zen.
Horren ostean, Franka Potentearekiko erlazioa moztuta, artistikoki nekaturik sentitzen zen. Paris je t'aime (2006) filmerako zinta osatzen duen film laburretako bat zuzendu zuen Tykwerek: True izenekoa. Geroago, Das Perfum liburuaren filmerako egokipena egin zuen.