Tonkingo golkoko gertakaria

Tonkingo golkoko gertakaria
Irudia
Map
MotaItsas gudu
Honen izena daramaTonkingo golkoa
Honen parte daVietnamgo Gerra
Denbora-tarte1964ko abuztuaren 2a - 1964ko abuztuaren 4a
Data1964ko abuztuaren 2a
KokalekuTonkingo golkoa

Tonkingo gertakaria (ingelesez: Gulf of Tonkin incident; vietnameraz: Sự kiện Vịnh Bắc Bộ) 1964ko abuztuaren 2tik 4ra Tonkingo golkoko itsasoan izandako lehia bat da. Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadaren eta Ipar Vietnamen artean izan zen lehia. Gertakariaren ondorioz, Vietnamgo gerran (1964tik aurrera) estatubatuarren parte-hartzea areagotu zen. Eraso horien froga gisa bideo batzuk aurkeztu ziren, eta Lyndon B. Johnson presidenteak Kongresuari eskatu zion Vietnamen aholkulari militar ziren soldaduek egiten zituzten misio militarrak zabaltzea. Eskakizun honekin batera, soldadu estatubatuar gehiago batu ziren gerrara; hain zuzen ere, 60.000 soldadu inguruk (eta une gatazkatsuenetan 500.000 soldadu izatera ere iritsi zen) parte hartu zuten lehian.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy