Topografia

Mapa topografikoa, sestra-kurbaduna.

Topografia lurraren azalera, bere forma eta xehetasun, natural edo artifizial guztiak, grafikoki irudikatzeko erabilitako prozedura eta printzipioen multzoa da. Topografia hitza grezierazko bi hitzetik dator: "Topos", lekua esan nahi duena eta grafos, deskribapena esan nahi duena.

Irudikapena azalera lauetan egiten da eta lur eremu txikiak aztertzen ditu. Geodesiak berriz, lur eremu handiagoak aztertzen ditu. Horregatik, era sinple batean esan dezakegu topografo batentzat lurra geometrikoki laua dela, eta, geodesiarentzat, berriz, ez. Hori irudikatzeko hiru dimentsioetako koordenatuak erabiltzen dira: x eta y (planimetria) eta z (altimetria).

Mapa topografikoek plano kotatuen irudikapen sistema erabiltzen dute. Sistema horrek, erreferentzia puntutik altuera berera dauden puntuak marren bidez lotuz, lurrazalaren gorapera erakusten du. Marra horiei sestra-kurba deitzen zaie eta marra horiek duten mapei mapa hipsografikoak. Neurtutako puntutik erreferentzia puntura dagoen altuera diferentziara kota deitzen zaio. Erreferentzia puntua itsaso maila denean ez dugu kota hitza erabiliko, altitudea baizik.

Egun, neurgailu optikoez gain, GPSa erabiltzen da topografia lanetan, lana asko errazten baitu.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy