Torloju

Torlojuak eite eta tamaina askotakoak dira, funtzioaren arabera

Torlojua, batzuetan gabila edo berno ere deitua, lepo edo zuztar baten inguruan, hari helikoidala duen elementu edo osagai mekanikoa da, piezak lotzeko erabiltzen dena. Funtzionamenduaren oinarria plano inklinatuaren printzipioan datza, eta, funtsean, torlojua zilindro baten inguruan kiribilduko plano inklinatutzat har daiteke.

Torlojua iltzatzen den materialari berari atxiki dakioke, horrek ere haria badu edo zulatzean egin bazaio. Pieza oso bat zeharkatzen dutenean (bernoen kasuan, esaterako), azkoin batez finkatzen dira piezara.

Torlojuak lotzeko erabiltzen diren tresna nagusiak bihurkinak eta giltzak dira. Horiek buruan eragiten dute torlojuan tortsio indar bat sortzeko.

Torloju gehienak eskuin-birakariak dira; hau da, eskuinetara edo erlojuaren noranzkoan lotzen dira. Hala ere, badaude ezkerretara lotzen direnak ere, eskuinetara lotutako torlojua aska dezaketen indarrak daudenean erabiltzen direnak (bizikleten ezkerreko pedalean, adibidez).

Torlojua pieza metaliko batetik zuzenean eratortzen den makina sinple bat da[1], eta beti zulo hariztatu bati lotuta lan egiten du. Funtsean, zilindro batean biribilkatutako plano inklinatu gisa defini daiteke, edo, errealistagoa dena, zilindro baten gainazalean zizelkatutako ildo helikoidal gisa (zilindro zorrotz batean edo kono batean zizelkatuta badago, tirafondoa izango dugu). Torlojuan, oinarrizko hiru zati bereizten dira: burua, lepoa eta haria[2].

  1. «Tornillo» www.iesmarenostrum.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).
  2. «Tornillo» concurso.cnice.mec.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-28).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy