Tortura (Kuartango)

Tortura
 Euskal Herria
San Andres eliza erromanikoa
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaEtxabarri
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′51″N 2°53′20″W / 42.8974°N 2.8889°W / 42.8974; -2.8889
Garaiera631 metro
Demografia
Biztanleria1 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Tortura Arabako mendebaldeko herri bat da, Kuartango udalerrikoa. Badaiako mendilerroan dago, Pikatxo mendiaren magalean, 631 metroko garaieran. 2011. urtean, 3 biztanle baino ez zituen.[1] Egungo hirigunea San Andres elizak, hari atxikitako hilerriak eta bi etxek osatzen dute.

Herri gainean, Badaiako mendilerroan, mendebaldeko magalean, Tobako iturburua dago. Euri asko egiten duenean, ur-jauzi ikusgarria eratzen du. Inguruko nekazariek diotenez, hazia landatzen hasteko garaia iritsi izanaren seinale da, lurrak nahiko ura duela adierazten baitu. Iturburuagatik, bertakoei toberos esaten diete.

  1. Arabako biztanleria entitateka (2011-12-01).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy