Toxina

Toxina (antzinako grezieraz: τοξικόν, toxikon, "gezi") animalia, landare, bakterio edo bestelako organismo biologikoen zelula biziek sortutako substantzia pozoitsua da.[1]. Beti organikoak direla adierazteko biotoxina ere esaten diete. Definizio horretatik kanpo daude prozesu artifizialen bidez sortutako substantziak. Ludwig Brieger (1849-1919) kimikari organikoak sartu zuen toxina hitza.

Toxinak molekula txikiak, peptidoak edo eritasuna eragin dezaketen proteinak izan daitezke, gorputzeko ehunekin kontaktuan jartzen direnean edo haiek xurgatzen dituztenean, eta makromolekula biologikoekin interakzioan dihardutenean, hala nola entzimekin edo zelula-hartzaileekin. Toxinak bortizki aldatzen dira bere gogortasunean, eragin labur eta arinetik (erle-eztenaren kasuan bezala) ia berehala hiltzera arte (toxina botulinikoan bezala).

  1. Merriam-Webster Online Dictionary. Toxin. .

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy