Transformadore

Transformadore
Hiru faseko transformadorea.
Transformadorearen eskema ideala.
Transformadorea

Transformadoreak indukzio elektromagnetikoan oinarritzen diren gailu elektrikoak dira. Korronte alternoko zirkuitu batean maiztasun bera mantenduz, tentsioa igotzeko edo jaisteko erabiltzen den makina estatikoak dira. Korronte alternoa transformadoretik sartzen eta irteten den potentzia intentsitate berekoa izango da.

Galerak ez dituzten transformadoreak transformadore idealak dira. Galerak dituzten transformadoreei, ordea, nahiz eta galerak oso txikiak izan, transformadore errealak deritze.

Transformadoreak bi haril[1] eroalez eta nukleo batez osatuta daude. Haril hauek beren artean isolatuta daude, bata haril primarioa (induktorea) izanik eta bestea haril sekundarioa (induzitua). Nukleoa, normalean, burdinazkoa edo altzairuzkoa izaten da. Makina hauek fidagarriak eta errendimendu handikoak izaten dira: sinpleak, gogorrak eta galera txikikoak.

  1. Euskaltzaindiaren hiztegia, haril 3. adiera. Euskaltzaindia

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy