Transilvania | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Negoiu |
Mota | eskualde historiko |
Azalera | 100.293 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°46′00″N 23°35′00″E / 46.766666666667°N 23.583333333333°E |
UTC ordua | UTC+02:00 |
Estatu burujabe | Errumania |
Transilvania[1] (errumanieraz: Transilvania edo Ardealul; hungarieraz: Erdély; alemanez: Siebenbürgen) Errumaniako eskualde historiko bat da, herrialdeko ipar-mendebaldeko herenean kokatua, Karpato mendiek eki eta hegoaldean mugatzen zutena. Bestela, mendebaldean gaurko Hungaria izango luke mugakide. Gaur egungo Mendebaldeko kulturan, banpiroekin erlazionatu ohi da, batez ere Bram Stokerren Drakula eleberri ospetsuaren eta geroztiko film-egokitzapen ugarien eraginez.