Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista Անդրկովկասի Սովետական Սոցիալիստական Ֆեդերատիվ Հանրապետություն Zaqafqaziya Sosialist Federativ Sovet Respublikası ამიერკავკასიის საბჭოთა ფედერაციული სოციალისტური რესპუბლიკა Закавказская Советская Федеративная Социалистическая Республика | |||
---|---|---|---|
1922 – 1936 | |||
Sobietar Errepublika Sozialista | |||
| |||
Transkaukasia Sobietar Batasunean | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Tbilisi | ||
Azalera | 186100 km² | ||
Ekonomia | |||
Dirua | Transkaukasiar errublo | ||
Kultura | |||
Hizkuntza(k) | Georgiera Azerbaijanera Armeniera Errusiera | ||
Historia | |||
Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista (errusieraz: Закавказская Сове́тская Федерати́вная Социалисти́ческая Респу́блика, ЗСФСР) Sobietar Batasuna osatzen zuten errepubliketariko bat izan zen; 1922–1936 bitartean iraun zuen. "Transkaukasiako Errepublikak" esaten zitzaien Georgiak, Armeniak eta Azerbaijanek osatzen zuten. Tiflis zen hiriburua.
Lurraldez, 186.100 km²-ko azalera zeukan Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialistak. Sobietar errubloa zerabilten, eta errusiera zen hizkuntza ofiziala.
Errusiar Inperioa 1917. urtean desegin zenean, Kaukasoko probintziek euren estatu federala sortu zuten, Transkaukasiako Errepublika Demokratiko Federala, baina 1918. urtean hori ere desegin egin zen. Hurrengo urteetan gerra zibilak jasan zituzten, Armada Gorriak ere parte hartuta, eta Sobietar Errepublika bihurtu ziren. 1922. urteko abenduan lurralde guztiak errepublika bakarrean bateratu zituzten, Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista eratuz hain zuzen ere.
1936. urteko martxoan Transkaukasiako Sobietar Errepublika Federatibo Sozialista desegin zen, eta hauek sortu ziren: Armeniako Sobietar Errepublika Sozialista, Georgiako Sobietar Errepublika Sozialista eta Azerbaijango Sobietar Errepublika Sozialista.