Trantsizio-metal

Kimikan, trantsizio-metal terminoak bi esanahi posible dauzka:

  • Zentzu hertsiagoan, IUPACen arabera "d azpigeruza osatu gabea daukaten elementuak, edo d azpigeruza osatu gabeko katioiak sor dezaketenak" dira. Definizio honen arabera, zinka, kadmioa eta merkurioa ez dira trantsizio-metalak, d10 konfigurazioa baitaukate. Elementu hauen kasuan, partzialki osatutako d azpigeruza bat duten ioiak eratzen dituzten behin-behineko espezie gutxi batzuk sortu dira. Merkurioaren kasuan, esaterako, Hg22+ ioiarekin lortu da baldintza hori betetzea, eta gainera ez da partzialki osatutako azpigeruza bat duen ioi isolatua. +2 oxidazio-egoera duten ioiak eratzen dituzte, baina 4d10 konfigurazioari eusten diote. 112. elementua ere taldetik kanpo geratuko litzateke, nahiz eta, dituen desintegrazio erradioaktibo azkarraren ondorioz, haren oxidazio-propietateak ez diren oraindik atzeman. Definizio hau taula periodikoko 3. taldetik 11. taldera bitartekoei aplikatzen zaie.

Lehen definizioa sinplea da eta gehien erabili izan dena da. Hala ere, kontuan izan behar da trantsizio-elementuen taldearen propietate interesgarrienetako batzuk partzialki osatutako d azpigeruzen ondorio direla.

Hortaz, trantsizio-metalen multzoak 40 elementu kimiko barne hartzen ditu, 21etik 30era, 39tik 48ra, 71tik 80ra, eta 103tik 112ra. Trantsizio izena taula periodikoan duten kokapenetik datorkie. Taldeak barne hartzen dituen lau periodoetako bakoitzean, elementu hauek atomoen d orbital atomikoen elektroi-gehikuntza ordezkatzen dute. Zentzu honetan, 'trantsizio-metalak 2. taldeko elementuen eta 13. taldeko elementuen arteko trantsizioa adierazten dute.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in