Trentino-Adige Garaia

Trentino-Adige Garaia /
Trentino-Hego Tirol
Trentino-Südtirol (de)
Trentino-Alto Adige (it)
Trentin-Südtirol (ld)
Administrazioa
Estatua Italia
HiriburuaTrento
ProbintziakBozen-Hego Tirol
Trento
Udalerriak339
Geografia
Koordenatuak46°23′N 11°25′E / 46.38°N 11.42°E / 46.38; 11.42
Azalera13.619 km²
Demografia
Biztanleria962.464 biztanle (2004)
Dentsitatea70,7 bizt/km²
www.regione.taa.it

Trentino-Adige Garaia edo Trentino-Hego Tirol[1] (Trentino-Südtirol alemanez, Trentino-Alto Adige italieraz, Trentin-Südtirol ladineraz) estatutu berezia duen Italiako eskualdeetakoa da, estatuko ipar-ekialdean dagoena.

Lurralde honek oso desberdinak diren esparru batzuk hartzen ditu: iparraldean Hego Tirol alemanduna eta hegoaldean Trentino italieraduna. Horrez gain, bi esparru hauetako zenbait haran Ladiniakoak dira. Bere lehen eskualde kontseilua 1948ko hauteskundeetan aukeratu zuten.

  1. Euskaltzaindiak biak onartzen ditu euskararako; lehena gehiago nabarmentzen badu ere. Hala ere, Alto Adige Mussoliniren garaietan bultzatutako izena da eta bertako biztanleek Hego Tirol kontzeptuarekin atxikimendu zabalagoa dute.

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in