Trikiti musika

Artikulu hau musika motari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trikiti (argipena)».
Panderojotzailea eta trikitilari hirukotea. Urtea eta kokapena ezezagunak.

Trikiti musika Euskal Herriko musika herrikoia da, trikitilari bikote batek jotzen duena, panderoz eta eskusoinu txikiz. Aldaera tradizionalean pieza musikalen errepertorio jakin bat jarraitzen da , nagusiki trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arin eta kalejira pieza musikalek osatua, eta neurri txikiago batean bestelako euskal pieza batzuek (zortzikoak, aurreskua, banakoa, kopla doinuak...) eta baltsek. Trikiti izena panderoaren soinuaren onomatopeia da, askoren ustez. Euskal Herriko erromerietako musika tradizionala bilakatu da, XIX. mendearen bukaeratik eskusoinu txikia Euskal Herrian jotzen hasi zenetik.[1]

  1. Trikitixa - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-02-02).

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by razib.in