Akronimoa | TCD |
---|---|
Ezarpena | 1592an Elisabet I.a Ingalaterrakoak |
Mota | Hirugarren Maila |
Funtzionarioak | 2.676 |
Errektorea | John Hegarty |
Irakasleak | 828 |
Ikasleak | 15.492 (2007) |
Graduaurrea | 10.689 (2007) |
Graduondoa | 4.803 (2007) |
Afiliazioa | DU Coimbra Group AMBA |
Kokapena | Dublin Irlandako Errepublika |
Helbidea | College Green Dublin 2 |
Koordenatuak | |
Webgunea | http://www.tcd.ie |
Trinity College, Dublin (TCD; irlanderaz Colaíste na Tríonóide) edo era formalean College of the Holy and Unidivided Trinity of Queen Elizabeth near Dublin (euskaraz Dublindik hurbil den Elisabet Erreginaren Trinitate Santu eta Banaezinaren Unibertsitatea), 1592an Elisabet I.ak sortu zuen eta Dublingo Unibertsitatea osatzen duen ikastetxe bakarra da, Irlandako unibertsitate zaharrena da. Trinity unibertsitatea College Green kalean dago, Irlandako Legebiltzar Etxeekin aurrez-aurre (gaur egun Bank of Ireland banketxearen egoitzak dira). Campusak 190.000 m²-ko azalera du), bertan hainbat eraikin erakargarri daudelarik, bai zahar nahiz berriak, patio handien eta bi joko zelaien inguruan kokatuta daudelarik.
Unibertsitate honen liburutegian Kellseko liburu ospetsua gordetzen da, bertan bisitarientzat ikusgai dagoelarik.